telf. 943 305 504 mov. 620 827 897 close ×
+

 

Neurotika Sound  – Neurotika soinu eta argiztapena


Neurotika soinu eta argiztapena
Ongi etorri Neurotika Sound-era. Ekitaldi eta emanaldi anitzetan laguntza teknikoa eta pertsonala eskaintzen duen enpresa gara. Soinu eta argiztapen profesionalean adituak gara. Zuzeneko eta estudioko grabaketak, zerbitzu teknikoak eta soinu-argi-proiekzio instalakuntza finkoak eskaintzen ditugu. Gainera, ekipo salmentak eta ordezko piezak ere saltzen ditugu. Neurotika Sound soinu eta argiztapen enpresaren berezitasunetako bat, bai instalakuntza finkotan, eta baita zuzeneko emanaldietan ere −toki zabal zein itxi batean−, eskaintzen dugun zerbitzu teknikoa eta pertsonala da. Honetaz gain, gure estudioa daukagu disko eta maketen grabaziorako, eta baita lokuzio edo ikus-entzunezko grabaketentzako ere.
Neurotika sound enpresa
2004ko urtean sortu zen Neurotika Sound enpresa soinu, argiztapen eta bideo emanaldietako baliabide hoberenekin ekipoak alokatzeko asmoarekin Euskadi mailan. Zuzeneko eta estudioko grabazioak. Gure lan kalitateari eta profesionaltasunari esker, Euskadi mailako erreferente bihurtu gara.
Esperientzia eta profesionaltasuna
Emanaldi baten barruan gure lanaren garrantziaren jabe gara. Arrazoi honengatik, ahal dugu zerbitzurik onena eskaintzen saiatzen gara. Gure kezkarik garrantzitsuenetakoa gure bezeroei behar duten zerbitzu guztiak eskaintzea eta beharrak asetzea da. Edozein motatako lanei aurre egiteko prest gaude lortutako esperientziarekin. Gure lan guztietan helburu bat dugu: geroz eta finagoa den jendeari kalitatezko soinu zirraragarria eskaintzea. 2004 urtetik hona, emanaldi handietan egoteko aukera izan dugu ondorengo artistekin: Alex Ubago, Barricada, La Oreja De Van Gogh, M-Clan, El sueño de Morfeo, Chambao, Ze Esatek, Zea Mays, Doctor Deseo.